Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen sartu image

Laguntza

Gaztelagun programa 18 eta 35 urte bitarteko gazteei Eusko Jaurlaritzak alokairua ordaintzera bideratutako laguntza da eta Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza libre baten alokairuagatik hilero ordaintzen duzun errentaren ehunekoaren zati bat da.

Unitate hartzaileagatik hileroko gehienezko zenbatekoa (banaka edo familia-unitate gisa eskatuta) 275 euro da.

Gehienez ordaintzen duzun alokairuaren % 60 jasoko duzu, pisua partekatu zein ez (kontratuan hainbat titular bazaudete) edo kontratua titular bakarrarena bada (banakakoa edo familia bat bazara).

Zer egin behar duzu
laguntzak irauten duen bitartean?

  • Zure diru-sarrerak berrikusiko ditugu foru-ogasunek markatzen duten epe fiskalarekin batera (aurreko urteko diru-sarreretarako uztaila). Adib.: 2022ko uztailean Gaztelagunek 2021eko diru-sarrerak berrikusiko ditu.

  • Urtero laguntzaren KOBRATZE HASIERA datarekin batera gainerako baldintzak berrikusiko dira.

  • Urtero etxebizitzaren alokairuaren ordainketen banku-ziurtagiriak eskatuko dizkizugu. Transferentzia-ziurtagiri bakoitzean honako hauek ikusi behar dira: izenak, agintzen duen pertsonaren kontua, hartzailearen kontua, data eta zenbatekoa.

  • Gainera, zure espedientearekin lotutako aldaketaren bat badago aurretiaz jakinarazi beharko duzu.

    Adibidez: etxebizitza, alokairuaren errentaren zenbatekoa, baterako errentariak, banku-kontua aldatzen bada

  • Zer gertatzen da aldaketak gertatzen diren hilabetean bertan jakinarazten ez badituzu?

    Aldaketa horiek laguntza kentzea edo zenbatekoa murriztea badakarte, atzeraeginezko efektuekin aplikatuko da aldaketa gertatu zen hilabetetik.

  • Nola aldatzen dituzu zure datuak edo gehitzen duzu informazioa zure espedientean?

    Dokumentazioa eransteko Nire Karpetaren bidez espedientera sartuko zara (B@kQaren koordenadak edo SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kodea eskatuko dizkizu) eta dagokion botoiari emango diozu:

    • Dokumentuak erantsi
    • Etxebizitza, hileko errenta edo banku-datuak aldatu
    • Justifikazioa

Zuk ere laguntza eska dezakezu?

Egin testa laguntzaren baldintzak betetzen ote dituzun jakiteko.

Testa hasi
close overlay

Jar zaitez gurekin harremanetan

Tel. 945 569 020

Ordutegia: 8:30etik 18:00etara

Gaztelagunekin harremanetan jartzea

Gure bulego eta ordutegiak

Aurki gaitzazu