Logotipo Alokabide

Ir a Euskadi.eus

Eskabidea egiteko gomendioak

Laguntzaren eskabidea betetzeko, honako datu hauek eskatuko dizkizugu:

Datu pertsonalak

  • Titularraren datu pertsonalak sartu beharko dituzu, hau da, laguntza eskatzen duen pertsonarenak.

  • Adierazi zure identifikazio-dokumentua, hala nola: NAN, IFK, AIZ, pasaportea edo bere zenbakia duten beste batzuk.

  • Zure izen-abizenak, sexua, jaioteguna eta gaur egun erroldatuta zauden herria.

  • Etxebizitzan zu eta zure familia-unitatea bizi bazarete, kide bakoitzari buruzko datuak gehitu beharko dituzu.

Administrazioak egiaztatzea (garrantzitsua)

Hori aukeratzen baduzu, Alokabide SAk edo Administrazioak prozeduran eskatutako dokumentuak berariaz kontsultatzearen edo biltzearen aurka zaudela adieraziko duzu (39/2015 Legearen 28. artikulua).

Hau da, ezin izango dugu modu errazean, arinean eta doanik lortu zure diru-sarrerak egiaztatzen dituen dokumentazioa, ez eta jabetzan etxebizitzarik ez duzula egiaztatzen duen ziurtagiria edo beharrezko beste dokumentazio-mota bat ere.

Etxebizitzaren eta errentariaren datuak

Hemen alokairuan bizi zaren etxebizitzaren kokapenari buruzko datuak sartu beharko dituzu, baita alokatzen duen pertsona/enpresa jabearen datuak ere.

Datu ekonomikoak

Hemen adierazi beharko duzu etxebizitzaren guztizko alokairuak zenbat balio duen eta zuk ordaintzen duzun kopurua (bakarrik bizi bazara edo familia-unitatearen titularra bazara, etxebizitzaren alokairu osoaren berdina izango da).

Bankuko datuak

Adierazi zure banku-datuak laguntza ordaintzeko. Kontuaren titularrak bat etorri beharko du eskabidearen titularrarekin.

Beste datu batzuk:

  • Etxebizitzaren erabilera baterako errentamendua da?

    Familia-unitate berekoak ez diren pertsonen artean partekatutako pisua bada, BAI markatu beharko duzu, eta harreman mota zehaztu, adibidez, pisukideak.

  • Etxebizitza baten gaineko jabari osoaren edo erabilera-eskubide baten titularra zara, baina etxebizitza hori arrazoiren batengatik ezin duzula erabili egiazta dezakezu?

    Etxebizitza bat (edo zati bat) jabetzan baduzu, baina ezin baduzu erabili (adibidez, banatu zara eta zure bikotekide ohia zure seme-alabarekin bizi da), eta justifikatzen baduzu, laguntza jaso dezakezu.

  • PFEZ aitortu duzu eskaera aurkeztu aurreko ekitaldian?

    Adierazi eskaera hau aurkezteko unean mugaeguneratutako azken ekitaldian PFEZ aitortu duzun edo ez.

Jakinarazpena eta komunikazioa

Jakinarazpen eta komunikazio kanala

Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzeko kanala aukera dezakezu:

  • Posta:

    Atal honetan adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.

  • Elektronikoak:

    Nire karpetako jakinarazpen eta komunikazioen atalera bidaltzen dira. Sartzeko onartutako ziurtagiri elektroniko bat izan behar da. 10 egun natural dituzu sartzeko; denbora hori igarotakoan, uko egin diozula ulertuko da.

Oharrak jasotzeko datuak

Jakinarazpen edo komunikazio bat bidaltzen zaizun bakoitzean, abisu bat jasoko duzu SMS edo posta elektroniko bidez. Helbide elektroniko edo telefono-zenbaki bat baino gehiago adierazi nahi badituzu, bereizi puntu eta koma bidez (;).

Jakinarazpenen, komunikazioen eta abisuen hizkuntza

Hautatu jakinarazpenak zein hizkuntzatan jaso nahi dituzun.

close overlay

Contacta con nosotros

Tel. 945 569 020

Horario de 8:30 a 18:00 horas

Contacta con Gaztelagun

Nuestras oficinas y horario

Encuéntranos en