Udalekin lanean jarraitzen dugu jenderik gabeko etxebizitza mobilizatzeko eta udalerrian eskatzaileen eskura jartzeko.
Zehazki, martxoan lankidetza-hitzarmena sinatu genuen Alokabidek eta Ermuko Udalak, Bizigune eta Asap jenderik gabeko etxebizitzen programen kudeaketa sustatzeko eta hobetzeko.
Otsailean, Udal Bizigune onartzeko hitzarmena sinatu zen Urkabustaiz udalerriarekin. Hitzarmen horren bidez, udal-titulartasuneko 2 etxebizitza Alokabidek kudeatu ditu, alokairu librea eskuratu ezin duten familien eskura jartzeko.
Akordio eta hitzarmen horien helburua da udalerri horietan etxebizitzak mobilizatzen laguntzea, eta, oro har, Euskadin alokairu publikoko etxebizitzen eskaintza handitzea.